Angela, Iparragirreren bertso librea

Zenbait foruzale ilustratu, Iparragirreri eskeintzeko asmoz, diru bilketa bat antolatuko dute. Dagoeneko Forua eta Gernikako arbolaren sinboloa bilakatu den musikaria Euskalerrira ekarriz, euskal gizarteak bizi zuen etsipenari aurre egin ahal izatea da heuren asmoa.

Aitzitik, berririk ez bardoaren inguruan. Amerika hegoaldean parte hartutako gerrateren baten hil omen zela izanda entzuna. Iparragirrek, Argentinako euskaldun jatorria duten zenbait jautxoekin izan omen ditu liskarrak. Zenbaitzu lagundu nahi izan badute ere, musikaria ez da eskainitako beharretara moldatzen.

Enkarguak onartu eta porrot egin, dena bat. Nekez aztarnarik utzi zezakeen bidea jorratuz. Taberna baten jabe filosofoa zein artzai bukoliko lanetan ibili ohi dala, entzun da. Gerratearen zaratak izan ditu beti maite, eta horregaitik pentzatu ohi da, suntzitutako ejerzitoren baten, erroldatu eta bertan hil egin dela.

Angela Euskalerriarekin jarriko da harremanetan orduan. Berri ona emateko; Iparragirre ez dago hilda. Bizirik dago, bere lur zoru maitera bueltatzeko desiatzen. Angela bihurtuko da orduan, Iparragirreren ahotsa, islada.

Angela, Iparragirreren bertso librea -n, protagonista bertso askea agertuko zaigu: Angela. Emakume konkistatua, humillatua, beren gizon-mitoa bideratzeko asmoz Amerikara eraman zuena. Bertan alargundu arte, maitamendu zen eguna madarikatu zuena. Azken Forua gerratea amaitzerakoan, Euskalerrian inorrek daki Iparragirre bizirik dagoen. Angelari berriz, amerikan lehen oina jarri zuenetik bueltatu nahi izan zuen emakumea, bizirik zegoenean baino, senarraren hiltzorian agertu zaio aukera…


Idazlea / Autor: Ozkar Galán
Aktoreak: Asier Hormaza, SOl Maguna, Iban Urizar Amorante, Inigo Gastesi
Zuzendaria / Dirección: Josu Ormaetxe
Argiztapena / Iluminación: Hirutek
Ezkenografia: Asier Sancho Senosiain

Jantziak: Leire Santillan
Itzulpen lanak: Jose Luis Padron

Ekoizpena - Banaketa / Producción - Distribución: Karabansarai Produkzioak
Babeslea / Colabora: Urretxuko Udala (Iparragirre 2020)